2008-06-27

AZKENENGO AGURRA

Agur, bai!
Amaitu da ikasturtea eta denetarik eduki dugu. Gauza onak, gauza txarrak, momentu onak, beste batzuk ez hain onak, baina orokorrean esango nuke ez dela izan urte txarra.

Ni, oso pozik egon naiz Birjinetxen eta datorren urtean ez naiz egongo, baina beti izango dut nire barruan hemen pasatutako ikasturte zoragarri hauek.

Batzutan zuen irakaslea naizen honek zarata pila egin du, eta zarata egin ondoren pentsatzen zuen, "ño, uste dut agian pasatu naizela baina ea zerbaiterako balio duen". Eta bai, batzutan baliogarria izaten zen, beste batzutan ba, ez.

Ikasle batzuk ez dira hain zintzo ibili, beste batzuk bai, dantza pila egin dugu, irteerak ere ugari eduki ditugu, pena da Donostiakoa, (gaixorik jarri nintzen), marrazki bizidunak ere egin ditugu, (ea irabazten dugun lehiaketa), eta uste dut pozik ibili garela denok orokorrean, bai zuek eta baita ni ere.

Kostatuko zait Tokio Hotel ahaztea, eta graffitiak, eta egindako marrazkiak, eta niri ikasle batek oparitutako ipuin liburu bat, (berak idatzitako ipuin bat daukana barruan), eta azkenengo eguneko negarrak, (egia esan ostegunean hasi zineten batzuk negarrekin), eta nola etorri zineten ostiralean bazkaldu ondoren, negarrez, azkenengo agurra ematera irakasle gelara eta irten ginen irakasle batzuk eta han denak pasiloan emozioekin, (alde batetik pozik oporrak zetozelako, beste alde batetik oso triste agurra suposatzen zuelako).
Hau dena eta beste gauza batzuk, txarrak ere bai, ez pentsa, kostatuko zait ahaztea.

Espero dut bihotz bihotzez datorren urtetik aurrera egongo zareten lekuan ondo ibiltzea, eta ez ahaztu beti izango zaretela nire ikasleak.

Badaukazue nire helbide elektronikoa eta nahi duzuenean idatzi.
Erantzungo dudala arin edo berandu ez eduki zalantzarik.

AGUR eta ondo izan! Mesedez, ikasi asko eta ez ibili triste, alaiak izan beti, zaudeten tokietan!

AGUR ba.

Joselu


Mikrofonoz eta altu esan nahi nuke: AGUR eta ikusi arte.

Ondo ibili!