Euskadiko Atletismo Federazioa

Federación Vasca De Atletismo

No se admiten inscripciones fuera de plazo, los atletas de fuera de la comunidad autonoma vasca deberán pedir su dorsal en la secretaria de competición

Ez da inskripziorik onartuko epez kanpo. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko atletek dortsala eskatu beharko dute lehiaketako idazkaritzan.
 
 
PROBA KONBINATUEN IRTEERA-ZERRENDAK  HORARIO MODIFICADO!!!!
PENTALON MASTERREN IRTEERA-ZERRENDAK HORARIO MODIFICADO!!!!
IRAUPEEN IRTEERA ZERRENDAK HORARIO MODIFICADO!!!!!

Se ruega a todos los atletas que no vayan a participar que lo comuniquen a la Federación Vasca de Atletismo antes del 26 de abril. En caso contrario, se tendrá en cuenta para sucesivos concursos.

Parte hartuko ez duten atleta guztiei eskatzen zaie Euskadiko Atletismo Federazioari apirilaren 26a baino lehen jakinarazteko. Hala egin ezean, hurrengo lehiaketetarako kontuan hartuko da.

 

Realak garaipen bikoitza lortu du Donostian jokatutako Euskadiko kluben arteko txapelketan. Talde gipuzkoarrak lehen postua erdietsi du, bai emakumezkoen sailkapenean eta baita gizonezkoan ere. Lehen aldiz, talde berdinak bi kategorietan lortu du garaipena txapelketa honetan. 

Gizonezkoen txapelketan hasieratik ikusi zen Realaren nagusitasuna. Hori bai, Super Amara BAT gertu egon zen. Hirugarren postuan Portugaleteko taldea sailkatu zen. 

Emakumezkoen txapelketa oso lehiatua izan zen. Reala eta Ezkerraldea AKT talde bizkaitarra oso ondo hasi ziren, eta lehia polita ikusi zen Donostiako pistan. Atzetik, Atlético San Sebastián pixkanaka-pixkanaka hurbildu zen. Azkenean, Realaren garaipena lehen aldiz emakumezkoen txapelketan, eta Atlético San Sebastianen bigarren postua. Hirugarren lekuan, Ezkerraldea AKT. 

 

GIZONEZKOEN SAILKAPENA: 

1) Real Sociedad 136 puntu

2) Super Amara BAT 129 puntu

3) Atletismo Portugalete 101 puntu

 

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA: 

1) Real Sociedad 105 puntu

2) Atlético San Sebastián 97 puntu

3) Ezkerraldea AKT 91 puntu

 

Listas de salida y resultados actualizadas 2º Categoría Irteera-zerrendak eta emaitzak

Listas de salida y resultados 1º categoría- Irteera-zerrendak eta emaitzak

 

Oihana Kortazarrek asteburuan Candeledon (Avila), Tietar bailaran, lortu zuen balio handiko bikotea.

Durango Kirol Taldea ordezkatzen duen gipuzkoarra Espainiako txapeldun izendatu zen larunbatean kilometro bertikaleko trail running-ean eta igandean mendiko lasterketetako trail running-ean. Eta bi lehiaketetan Onditz Iturbe bizkaitarra (Bilbao Atletismo) izan zuen lagun podiumean. Txapeldunorde izan zen bi modalitateetan.

Kortazar beteranoak aise irabazi zuen kilometro bertikalean zein luzeenean. Ohorezko postuetan Ainhoa Sanz (laugarren mendiko lasterketan eta finalista postua kilometro bertikalean) eta Maite Etxezarreta (finalista kilometro bertikalean) ere izan ziren. Biak Goierri-Garaiaren ordezkariak dira.

Taldeen arteko sailkapenean, Durango Kirol Taldeak garaipena lortu zuen bi probetan eta Goierri-Garaiak bigarren postuan amaitu zuen kilometro bertikalean.

Zorionak!!

Doblete de muchísimo valor el que consiguió Oihana Kortazar durante el fin de semana en Candeledo (Ávila), en el valle del Tiétar. 

La guipuzcoana, que representa al Durango Kirol Taldea, se proclamó campeona de España el sábado de trail running kilómetro vertical y el domingo de trail running carreras de montaña. Y en ambas competiciones estuvo acompañada por la vizcaína Onditz Iturbe (Bilbao Atletismo) en el podio. Fue subcampeona en las dos modalidades. 

La veterana Kortazar venció con solvencia tanto en el kilómetro vertical como en la distancia más larga. También ocuparon los puestos de honor Ainhoa Sanz (cuarta en la carrera de montaña y puesto de finalista también en el kilómetro vertical) y Maite Etxezarreta (finalista en kilómetro vertical). Ambas son representantes del Goierri-Garaia.

Taldeen arteko sailkapenean, Durango Kirol Taldeak garaipena lortu zuen bi probetan eta Goierri-Garaiak bigarren postuan amaitu zuen kilometro bertikalean.

Zorionak!!

EMAKUMEAK
Ohorezko Mailako kluben ligaren hasiera ezin hobea Atletico San Sebastianen emakumezkoen taldearentzat. Talde gipuzkoarrak Santanderren jokatutako partida irabazi zuen eta lau puntu lortu zituen. Une honetan laugarren dago sailkapen nagusian.
Super Amara BAT taldeari ere ez zitzaion batere gaizki joan. Hirugarren amaitu zuen Iruñean, bi puntu eskuratuz, eta 12. dira sailkapen nagusian. Helburua jaitsiera saihestea da, beraz, urrezko bi puntu dira.

GIZONAK
Huescan Realeko gizonezkoen taldea lehiatu zen, non bigarren izan zen Grupompleo Pamplona Atleticoren atzetik. Oso topaketa liskartsua izan zen. Reala bosgarren da ligan une honetan.
 
EMAKUMEZKOAK
Bi dira gaur egun dauden emakumezkoen euskal taldeak Espainiako lehenengo mailan: Barrutia eta Bidezabal. 
Ligako lehenengo jardunaldian, laugarren postuan amaitu zuten bi talde euskaldunek bere neurketak. Une honetan, Bidezabal taldea 14. tokian dago sailkatuta eta Barrutia, aldiz, 16. tokian. 
 
GIZONEZKOAK
Gizonezkoen lehen mailan, Durango Kirol Taldea da gaur egun euskal talde bakarra. Lehen jardunaldian, talde bizkaitarrak hirugarren postuan amaitu zuen bere multzoan, Celta eta Universidad de Oviedotik gertu. Sailkapen orokorrean bederatzigarrenak dira. 
 

Ultimas Circulares

 

Circulares