Datu Orokorrak
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Eskualdea: Bilbo Handia.
Barruti judiziala: Barakaldo.
Kokapen geografikoa: 43º 17´ 45” Ipar latitudea eta 2º 41´ 30” Mendebalde latitudea.
Hedadura: 25,03 Km2
Perimetroa: 25.084 m.
Batez besteko altuera: 349 m.
Hiriguneko batez besteko altuera: 39 m.
Itsasadarraren ezkerraldean kokatua, Bizkaiko hiriburutik 8 bat km.ra, eta 25 km2 baino gehitxoagoko azalerarekin. Topografia ondulatu samarra du, altuera txikiko mendiekin, horien artean aipagarriak direla: Argalario Tontorra (513m.) eta Arroletza (456m.), -azken hau Sasiburu Mendikatean- baita Haitz Zuriak (462 m.), Apuko (560 m.) eta Burzako (443 m.).
Barakaldoko lurraldea hiru ibaik bustitzen dute: Castañoz, Regatotik datorrena eta Galindorekin elkartzen dena; Kadagua, Guenesetik datorrena, Bilborekin muga ezartzen duena eta bere urak Burtzeñan isurtzen dituena itsasadarrera; eta azkenez Nerbioi, jadanik itsasadar bihurturik.
Bizkaiko Klima du, uda leunak, negu luzeak eta udazken atseginak. Urteko batez besteko tenperatura 14ºkoa da, urteko txikiena 8ºkoa eta handiena 18ºkoa delarik. IMko haizeak dira nagusi.
Iparraldetik Sestao eta Trapagaran udalerriek mugatzen dute; hegoaldetik Guenesek eta Alonsotegik; ekialdetik Bilboko itsasadarrak eta Erandiok; mendebaldetik Galdamesek eta Guenesek.
Zaballa-erdigunea, Desertu-Larrea, Arrontegi, Bagatza-Santa Teresa-Beurko, Done Bikendi, Arteagabeitia-Zuhatzu, Retuerto-Regato-Kareaga, Lutxana-Burtzeña-Llano, Gurutzeta hauteskunde-barrutiek eratzen dute udalerria.