945 22 68 31    Herri-onurakotzat Jotako Elkartea      

DOHAINTZAK

Etxeetan krisi-egoeran dauden familiei laguntzeko programa.

LAGUNTZABIDE PROIEKTUA

Eusko Jaurlaritzak Diruz Lagundutako Proiektua – Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.

BITARTEKARITZA SOZIOLABORALA FAMILIA ZAINTZAILEEKIN ETA MENDEKOTASUNA DUTENEKIN

Honako hauei zuzendutako bitartekaritza-programa da, gizarteratzeari eta laneratzeari begirakoa:

  • Familia zaintzaileak eta mendekotasuna dutenak
  • Etxez etxeko laguntza pertsonalaren sektorean prestakuntza eta enplegu bila dabiltzanak
Edozein mendekotasun-maila badaukazu edo mendekotasuna duen norbait zaintzeaz arduratuko bazara, ziurrenik honako hauek beharko dituzu:
  • Mendekotasun-egoeran dauden familientzako edo bakarrik bizi direnentzako orientazioa eta etxeko laguntza.
  • Etxez etxeko laguntzaile profesionalak kontratatu eta kontratuak administrazio-arloan kudeatzeko laguntza.
  • Zaintzaileentzako prestakuntza

Zer eskaintzen dizu ASCUDEANek?

Ezerekin kezkatu beharrik izan ez dezazun, arreta jarraitu eta profesionala eskaintzen dizugu, honako hauek barne hartuta:

  • Hasierako diagnostikoa. Zure eta mendekotasuna duenaren premiak aztertzen ditugu.
  • Etxez etxeko banakako laguntza-programa. Programa horrekin, kontratatuko duzun profesionalaren eginkizunak zehazten ditugu, pertsonaren premien arabera.
  • Gure datu-basetik egiten da hautua. Kasu bakoitzari ondoen egokituko zaion profesionala bilatzen dugu. – Hasierako orientazio soziolaboral jarraitua.
  • Zerbitzuaren jarraipena egiten dugu, asebetetze-maila ezagutzeko eta premien araberako egokitzapenak egiteko.
  • Profesionalentzako eta familientzako prestakuntza jarraitua eta birziklapena.
  • Unean-uneko zerbitzuak. Etxez etxeko laguntza-zerbitzua ematen duten enpresen bidez, bazkideentzako deskontuekin.
  • Barneko laguntzaileen zerbitzuak. Beste erakunde batzuekiko lankidetzaren bidez.
  • Enpleguaren kudeaketa administratiboa. Enpleguaren arloko dokumentuak egiteko zerbitzua: kontratuak, bajak, nominak eta abar (Alderdi hori ez dago diruz lagunduta. Elkartean berrinbertitzen den hileko kuota bat ordaintzen da. Horrela, erakunde publikoan dokumentazioa aurkeztu besterik ez duzu egin beharko).
Etxez etxeko laguntza pertsonalaren sektorean prestakuntza eta enplegu bila bazabiltza
Zer eskaintzen dizu ASCUDEANek?
  • Sektorean enplegua bilatzeko orientazioa, ibilbide pertsonalizatuarekin.
  • Lana eta familia bateragarri egiteko ordutegien egokitzapena.
  • Lanbide-gaikuntza lortzeko homologazioei buruzko informazioa.
  • Prestakuntza eta birziklapena, laguntzaren kalitatea etengabe hobetzeko.
  • Enplegatzailearen egoeraren araberako prestakuntza espezializatua (dementziak, psikiatria, elikadura-nahasmenduak, mobilizazioak eta abar).
  • Trebetasun soziolaboraletan prestakuntza jarraitua.
  • Lan-arloko aholkularitza jarraitua.
  • Zentroetarako deribazioa, prestakuntza osatzeko.
  • Bidelaguntza kontratu-harremanak iraun bitartean.
  • Profesionalen autolaguntza-taldea, psikologo batek koordinatuta.
  • Lan-baldintzak duinak direla eta indarreko araudiarekin bat egiten dutela ziurtatzeko zaintza.
Zer betekizun bildu behar dituzu?

Gure zerbitzua jaso eta lan-poltsara sartu ahal izateko, honako hauek bete behar dituzu:

  • Adin nagusikoa izatea.
  • Dokumentazioa indarrean edukitzea eta lan egiteko baimena izatea.
  • Titulazioa edo eskarmentu frogagarria edukitzea.
  • Gaztelaniaz ondo hitz egin eta idaztea.

Etxean Zaindu plana zaintzaileei eta/edo zaintza-unitateei banan-banan laguntzeko diseinatuta dago: banakako plan bat egiten da, mendekotasun-egoeran daudenak etxean ahalik eta denbora gehien egotea errazteko, zaintzaile informal batek lagunduta baina zaintzaile horrek ohiko gainkarga nozitu gabe.

Etxean Zaindu planaren ezaugarriak

  • Modu pertsonalizatuan artatzen dugu familia edo zaintza-unitate bakoitza
  • Generoa edozein izanik ere zaintzetan inplikatzea sustatzen dugu
  • Zaintzaile nagusiengan gainkarga-egoerak prebenitzen laguntzen dugu
  • Zaintzari buruzko belaunaldiarteko kontzientziazioa-ekintzak egiten ditugu
  • Atseden hartzeko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu familia zaintzaileei, banakako zaintza-planaren araberako interesak aintzat hartuta
  • Zaintzarako gai garrantzitsu eta beharrezkoei buruzko prestakuntza eskaintzen dugu

Planaren beste jarduera batzuk

  • Dibulgazio-, kontzientziazio- eta atzemate-ekintzak
  • Zaintzaileentzako prestakuntza
  • Aisialdia eta atsedena – hiruhilekoko lantegiak, unean uneko jarduerak, eskulanen ikasgela irekia…
  • Meditazio-zerbitzua
  • Boluntariotza/elkarrekiko laguntza – “Entzuten zaitut”
Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos.
Privacidad